Gihar kontrakzioaren bidez gure gorputzak kanpoko indarrak saihesteko duen gaitasunari deitzen zaio. Kanpoko indar horiek grabitatea, pisua eta besteen indarra izan daitezke.
INDAR MOTAK
Indar motak aztertzeko, ariketaren bat egitean giharrak duen tentsio maila hartuko dugu kontutan. Horren arabera hiru indar mota bereiztuko ditugu.
Indar gorena, alde batetik: indarra egiteko giharrak duen gaitasunari deitzen zaio.
Abiadura indarra, beste aldetik: karga bat abiadura handienarekin gainditzeko giharrak duen gaitasunari deitzen zaio.
Eta, erresistentzi indarra, azkenik: iraupen luzeko esfortzu baten ondoren nekeari aurre egiteko giharrak duen gaitasunari deitzen zaio.