ERRESISTENTZIA

Nekeari aurre egiteko kirolariak duen gaitasun psikiko eta fisikoari deitzen zaio erresistentzia (Weineck,1992).

Autore gehienak bat datoz definizio horrekin, hau da, nekeak erresistentziari eragiten diola ia denek onartzen dute.
Beraz, pertsona batek erresistentzia duela esaten dugunean, adierazi nahi da edo ez dela erraz nekatzen edo, nekatuta egon arren, bere egitekoa bukatzeko gai dela.

ERRESISTENTZIA MOTAK

Energia biltzeko modua bereizten duen hirugarren irizpidearen arabera erresistentzia aerobiko eta anaerobikoa dauzkagu.
Erresistentzia aerobikoak esan nahi du oxigeno nahikorik badugula glukogenoak eta azido koipetsuak oxidatzeko. Iraupen luzeko eta intentsitate txikiko erresistentzia da, hau da, ahalegin luzeak egiteko gaitasuna ematen du, baina egin beharreko esfortzua oso handia ez denean.

Erresistentzia anaerobikoan, berriz, energia lortzeko ez da oxigenorik erabiltzen, edo neurri oso txikian erabiltzen da. Erresistentzi mota honek iraupen laburragoko baina intentsitate gehiagoko ahaleginak egiteko aukera emango digu.

Erresistentzia anaerobikoari dagokionean, beste bi erresistentzi mota berezi behar dira. Erresistentzia anaerobiko laktikoa, alde batetik. Erresistentzi mota hori dela eta, azido laktikoa ugaldu egiten da eta ATP, berriz, murriztu. Horregatik, bada, nekea etorri ohi da eta kirolariak bere ahalegina bertan behera utzi behar izaten du, edo gutxienez ahaleginaren intentsitatea baretu.
Bigarrena erresistentzia anaerobiko ez-laktikoa da. Intentsitate handieneko ariketak egitean agertzen da, abiadurazkoetan hain zuzen ere. Kasu honetan ez da azido laktikorik sortzen, ariketaren denbora oso laburra izaten baita, zero eta haabost segundo bitartekoa.